Tolosaldea bigarrengoz irabazle

Leyre Carrasco 2021eko abuztuaren 28a

Tolosaldea trainerua iaz irabazi zuten ETE ligako banderakin

Eskualdeko traineruak XXXIV. Erandioko estropada irabazi du gaur, eta horrekin batera bigarren urtez ETE Ligaren txapeldun izendatu da.

ETE ligako azken estropada izan da gaur arratsaldean Erandioko uretan; XXXIV. Erandioko Bandera, hain zuzen. Liga amaiera ezinhobea bizitu du eskualdeko traineruak. Hamaika bandera eskuratu ez ezik, liga ere irabazi baitu.

Asko sufrituta baina gustora bukatu dutela adierazi du Itsaso Aizpuruak, Tolosaldea traineruko arraunlariak. "Hibaikaren atzetik hasi, baina aurre hartzen saiatu gara, gure burbuian sartzen. Horren ostean, albiste onak iritsi zaizkigu, Hibaikaren aurretik gindoazela", esan du arraunlariak.

Azkenean, Tolosaldeak 10:54,17 denborarekin amaitu du gaurko estropada, atzetik Deusto zuela, 10:56,75 denborarekin. Hirugarrena Hibaika izan da, 11:00,19ko denborarekin. Gauzak honela, Tolosaldea trainerua bigarrengoz izan da ETE ligako garaile.

Ezin atseden hartu, Kontxako Bandera bertan baita. Hain zuzen, asteazkenean jokatuko dute kanporaketa, eta eskualdeko trainerua indarbeterik dagoela jakinarazi du Aizpuruak: "Sartzeko asmoarekin gaude, eta sartuz gero, dena emateko gogokin eta ahalik eta postu hoberena lortzeko asmoarekin gaude".

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!