Koronabirusa

16 positibo gehiago eskualdean

Ataria 2021eko abuztuaren 27a

Tolosan zazpi, Amezketan hiru, Ibarran bi eta Abaltzisketa, Alkiza, Hernialde eta Iruran bana.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 5.927 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 515 (%8,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 174 atzeman zituzten, tartean, X Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (321) kolore laranjan dago eta Tolosa (299) kolore horian. Osasun eremuei dagokienez Alegiakoa kolore gorrian dago 745ko tasarekin, Villabonakoa kolore laranjan dago (357) eta  Ibarrakoa (217) eta Tolosakoa (264) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa kolore laranjan dago 339ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 222 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 72 pertsona ZIUn daude.

Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan egoiliar positibo aktibo bat dagoela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!