Koronabirusa

16 positibo berri Tolosaldean

Ataria 2021eko abuztuaren 26a

Tolosan bederatzi, Amasa-Villabonan hiru, eta Abaltzisketa, Alkiza, Amezketa eta Zizurkilen bana.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 5.544 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 539 (%9,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 163 atzeman zituzten, tartean, 16 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (355) kolore laranjan dago eta Tolosa (289) kolore horian. Osasun eremuei dagokienez Alegiakoa kolore gorrian dago, 700ko tasarekin, Villabonakoa kolore laranjan dago (363) eta  Ibarrakoa (217) eta Tolosakoa (264) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa kolore laranjan dago 339ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 224 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 76 pertsona ZIUn daude.

Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan egoiliar positibo aktibo bat dagoela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!