17 positibo izan dira Tolosaldean

Ataria 2021eko abuztuaren 25a

Amezketa, Tolosa eta Amasa-Villabonan hiruna izan dituzte; Alegia, Anoeta eta Iruran bina, eta bana Abaltzisketan eta Lizartzan, atzo egindako testen bitartez.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.869 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 643 (%9,4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 201 atzeman zituzten, tartean, 17 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (338) kolore laranjan dago eta Tolosa (258) kolore horian. Osasun eremuei dagokienez Alegiakoa kolore gorrian dago, 715ko tasarekin, Villabonakoa kolore laranjan dago (376) eta Ibarrakoa (255) eta Tolosakoa (240) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa kolore laranjan dago 349ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 238 pertsona daude ospitaleetan, herenegun baino 6 gutxiago, eta COVIDa duten 78 pertsona ZIUn daude.

Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan egoiliar positibo aktibo bat dagoela eta 2 sendatu egin direla, eta Zizurkilgo Fraisoro egoitzan positibo aktiboa den egoiliarrik ez dagoela eta egoiliar bat sendatu egin dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!