Koronabirusa

14 positibo izan dira Tolosaldean

Ataria 2021eko abuztuaren 24a

Amezketan 4, Tolosan 3, Ibarran eta Amasa-Villabonan bina, eta Abaltzisketa, Alegia eta Lizartzan bana atzeman zituzten atzo egindako testen bitartez.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.246 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 505 (%8,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 178 atzeman zituzten, tartean, 14 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (321) kolore laranjan dago eta Tolosa (263) kolore horian. Osasun eremuei dagokienez Alegiakoa kolore gorrian dago, 670ko tasarekin, Villabonakoa kolore laranjan dago (363) eta  Ibarrakoa (255) eta Tolosakoa (245) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa kolore laranjan dago 342ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 244 pertsona daude ospitaleetan, herenegun baino 21 gutxiago, eta COVIDa duten 79 pertsona ZIUn daude.

Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan 3 egoiliar positibo aktiboak direla eta 1 sendatu egin dela, eta Zizurkilgo Fraisoro egoitzan egoiliar bat positibo aktiboa dela eta beste bat sendatu egin dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!