Koronabirusa

24 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021ko abu. 23a, 13:04

Tolosan 8, Amezketan 4, Iruran eta Zizurkilen bina, eta bana Abaltzisketa, Ikaztegieta, Amasa-Villabona, Alegia, Anoeta, Asteasu, Larraul eta Orendainen.

Osasun Sailaren datuen arabera 4.083 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 363 positiboak izan ziren (%8,9). Tolosaldean 4 atzeman zituzten: Amezketan 2, eta Orendainen eta Zizurkilen bana.

Herenegun, larunbatean, 5.221 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 540 positiboak izan ziren (%10,3). Tolosaldean 14 izan ziren positiboak:   Tolosan 6, Iruran 2, eta bana Alegia, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Larraul eta Zizurkilen. Ostiralean 6.561 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 604 positiboak izan ziren (%9,2). Tolosaldean 6 izan ziren positiboak: Tolosan 2, eta bana Abaltzisketa, Amezketa, Ikaztegieta eta Amasa-Villabonan.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore laranjan dago (355) eta Tolosa kolore horian (284). Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (581) eta Villabonakoa (401) kolore gorrian daude, eta Ibarrakoa (217) eta Tolosakoa (264) kolore horian. Tolosaldeko ESIa (345) kolore laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 265 pertsona daude ospitaletan, eta COVIDa duten 82 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!