Jaka eta Tolosa, Caixabank Masters txapelketatik kanpo

Ataria 2021eko abuztuaren 23a

Victor eta Tolosa, partidaren amaieran agurtzen. EITB

Seigarren jardunaldiko partida galdu zuten 22-19 Victor eta Mariezkurrena II.aren aurka. Lasok Altuna III.a ordezkatu du eta Arangurenekin batera laugarren garaipena lortu dute.

Caixabank Masters txapelketa sailkapen faseko azken-aurreko jardunaldia dago jokoan, eta dagoeneko bikote bat aukerarik gabe geratu da aurrera egiteko: Jaka lizartzarra eta Tolosa anoetarra, hain justu, eskualdeko pilotariez osatutako bikotea. Elezkano II.a ordezkatuz jokatu zuen Victorrek eta Mariezkurrenak irabazi zieten markagailu estuarekin, baina eskualdeko pilotariek partidan zehar beti atzetik aritu ziren. Sei jardunalditan partida bakarra irabazi dute Jakak eta Tolosak.

Bere aldetik, Altuna III.a amezketarrak ez du jokatu jardunaldi honetan eta bere ordez aritu da Laso. Arangurenekin batera 15-22 irabazi diote Urrutikoetxea eta Bikuñari eta laugarren garaipena lortuz, bigarren postuan daude oraingoz Altuna III.a eta Aranguren.

Eskualdeko beste pilotariak, Peña II.a tolosarrak, bihar jokatuko du seigarren jardunaldiko partida. Rezusta atzea duela, tolosarrak Ezkurdia eta Imaz bikotearen aurka jokatu du Elgoibarko Ikastola frontoian. Irabazten badute, ziurtatuta izango dute zuzenean finalerdietara pasatzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!