Ayala Serrano larrauldarrak irabazi du Euskaldun Torneoa kadeteetan

Ataria 2021eko abuztuaren 22a

Ayala Serrano larrauldarrak  2 1629638908095
Ayala Serrano larrauldarrak  4 1629638908377
Ayala Serrano larrauldarrak  3 1629638908274
Ayala Serrano larrauldarrak  1 1629638907769

Zu-K Limousin Oriako txirrindulari taldeko Oneka Sanchezek hirugarren postua lortu du. Mutiletan, Unai Zubeldiak Euskal Herriko Torneoa irabazi du jubeniletan, azken proba jokatu gabe geratu ondoren.

Euskaldun Torneoko azken proba zuten atzo Sopelan, eta Zu-K Limousin Oriako taldekoek sekulako emaitzak lortu dituzte. Ayala Serranok sailkapeneko lehen postuari eutsi zion, tropelaren esprinta irabazi ondoren probako laugarren postuan bukatu eta gero. Irabazleak ihes eginda irabazi zuen, eta ondoren, tropelaren aurretik taldeko Oneka Sanchez beasaindarrak eta beste txirrindulari batek igaro zuten helmuga. Tropelaren bigarren postuan, Serranoren atzetik, sailkapen orokorrean bigarren mantendu zen Valeria Mouro helmugaratu zen. Zu-K Limousin Oriako taldeko garazi Bergara zumaiarra eta Arene Perez mutiloarra tropelaren lehenengo postuetan helmugaratu ziren, eta oraindik ez badituzte ere sailkapen ofizialak eguneratu federaziotik, ziur asko Euskaldun Torneoko sailkapen orokorrean laugarren eta bosgarren bukatu dute. Irene Dravasa tolosarrak ere parte hartu du torneoan. Taldeka irabazi egin dute, eta horri garrantzi berezia ematen dio Xabi Olano entrenatzaileak: "Taldeak urtean zehar erakutsi du indarra, eta garaipen dezente lortu dituzte".

Jubenil mailan Zu-K Limousin Oriako taldeko Naroa Olano hernialdearrak zazpigarren bukatu du sailkapen orokorrean. Aurrera begira, jubenil mailakoek asteburu honetan Bizkaiko Loreak UCI mailako proban parte hartuko dute. Maila handiko lasterketa izango da, tartean Frantziako eta Kanadako selekzioarekin. Bi proba izango dira, larunbatean Iurretan eta igandean Durangon.

Unai Zubeldia, txapeldun

Limousin Oriako taldeko Unai Zubeldia txirrindulari ibartarrak irabazi du Euskal Herriko Torneoa jubenil mailan. Torneoko azken proba Sodupen jokatu behar zen, abuztuaren erdialdean, baina azkenean bertan behera gertu zen, eta sailkapen orokorrean Zubeldia zegoenez lehen postuan, berak irabazi du azkenean torneoa.

 

Euskal Herria Torneo jubenil mailan egiten den garrantzitsuena da. Bost proba izan ditu aurten, baina, esan bezala, azkenekoa ez da egin. Lehenengoan ez zuen parte hartu ahal izan Zubeldiak, Ibarra eremu gorrian zegoelako orduan, eta ez zen atera ahal izan. Bigarrengoan, Durangon, proba irabazi egin zuen eta hirugarrenean, Agurainen, bigarren egin zuen. Hor ikusi zuten aukerak zituela torneoa irabazteko, eta taldekideen laguntzarekin, azkenean Zubeldiak bereganatu du torneoa, Obanosen bosgarren postua lortu eta gero. Horrez gain, uztaila bukaeran jokatutako Euskadiko Txapelketan hirugarren egin zuen Zubeldiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!