Koronabirusa

12 positibo izan dira Tolosaldean

Ataria 2021eko abuztuaren 20a

Tolosan bost, Amasa-Villabona eta Zizurkilen bina, eta Alegia, Irura eta Orendainen bana.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 5.551 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 619 (%11,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 171 atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (556) kolore gorrian dago eta Tolosa (335) kolore laranjan. Osasun eremuei dagokienez bi kolore gorrian daude: Alegiakoak 566ko tasa du eta Villabonakoak 520koa. Tolosa (312) kolore laranjan dago eta Ibarra (293) berriz, kolore horian. Tolosaldeko ESIa kolore laranjan dago 391ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 237 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 77 pertsona ZIUn daude.

Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan 4 egoiliar positibo aktiboak direla eta 3 sendatu egin direla, eta Zizurkilgo Fraisoro egoitzan 2 egoiliar positibo aktibo direla jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!