Koronabirusa

11 positibo izan dira eskualdean

Ataria 2021eko abuztuaren 19a

Alegian hiru, Irura eta Tolosan bina eta Abaltzisketa, Amezketa, Anoeta eta Berrobin bana atzeman zituzten atzo egindako testen bitartez.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 7.268 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 702 (%9,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 153 atzeman zituzten, tartean, 11 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (659) kolore gorrian dago eta Tolosa (345) berriro kolore laranjan. Osasun eremuei dagokienez bi kolore gorrian daude: Alegiakoak 596ko tasa du eta Villabonakoak 601koa. Ibarra (395) eta Tolosa (317) kolore laranjan daude. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 429ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 34 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 241 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 78 pertsona ZIUn daude.

Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan 7 egoiliar positibo aktibo jarraitzen dutela eta Zizurkilgo Fraisoro egoitzan 2 egoiliar positibo aktibo eta hildako bat egon dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!