Ostiral iluntzera arte itxita egongo da Ugare auzora doan bidea

Leyre Carrasco 2021eko abuztuaren 18a

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, Asteasu errekan egingo diren dragatze lanak direla eta itxi dute errepidea.

Gaur goizeko 8:00etan hasita, ostiral iluntzera arte itxita egongo da Ugare auzora doan errepidea ibilgailuentzat, tren geltokitik tunelera bitarteko zati osoan zehar. Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, Asteasu erreka garbituko dute paper fabrikako presatik tunela bitarte, eta errepidetan makinaria jarriko da hiru egun hauetan.

Bide hori bi norabideetan Ugareko auzotarrek soilik erabili ahalko dutela esan du udalak, eta auzotik irteteko Villabonatik, Sacengo zubitik egin ahal izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!