Koronabirusa

12 positibo berri Tolosaldean

Ataria 2021eko abuztuaren 18a

Tolosan zortzi, Amasa-Villabonan bina, eta Alegia eta Iruran bana atzeman zituzten atzo egindako testen bitartez. 

Osasun Sailak emandako datuen arabera 7.361 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 748 (%10,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 207 atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (710) kolore gorrian dago eta Tolosa (407) dagoeneko, kolore gorrian sartu da. Osasun eremuei dagokienez hiru kolore gorrian daude: Alegiakoak 566ko tasa du, Ibarrakoak 510ekoa eta Villabonakoak 632koa. Tolosakoa kolore laranjan dago, 375eko tasarekin. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 474ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 256 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 75 pertsona ZIUn daude.

Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan 7 egoiliar positibo aktibo eta Zizurkilgo Fraisoro egoitzan 3 egoiliar positibo aktibo jarraitzen dutela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!