Koronabirusa

12 positibo izan dira Tolosaldean

Ataria 2021eko abuztuaren 17a

Baliarrain, Irura, Tolosa eta Zizurkilen bina, eta Alegia, Alkiza, Berrobi eta Amasa-Villabonan bana atzeman zituzten atzo egindako testen bitartez. 

Osasun Sailak emandako datuen arabera 6.826 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 641 (%9,4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan 186 atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (845) kolore gorrian dago eta Tolosa (392) kolore laranjan. Osasun eremuei dagokienez hiru kolore gorrian daude: Alegiakoak 611ko tasa du, Ibarrakoak 510ekoa eta Villabonakoak 714koa. Tolosakoa kolore gorrian dago, 370eko tasarekin. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 489ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 49 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 283 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 73 pertsona ZIUn daude.

Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan 7 egoiliar positibo aktiboak direla eta 1 sendatu egin dela, eta Zizurkilgo Fraisoro egoitzan 3 egoiliar positibo aktibo direla eta 5 sendatu egin direla jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!