Koronabirusa

41 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko abuztuaren 16a

Tolosan 11, Alegian 6, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen 5na, Iruran 4, Ibarran 3, Lizartzan 2, eta bana Baliarrain, Elduain, Leaburu-Txarama, Alkiza eta Belauntzan.

Osasun Sailaren datuen arabera 5.037 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 544 positiboak izan ziren (%10,8). Tolosaldean 14 atzeman zituzten: Alegian 6, Zizurkilen 3, eta bana Alkiza, Belauntza, Ibarra, Irura eta Tolosan.

Herenegun, larunbatean, 5.086 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 581 positiboak izan ziren (%11,4). Tolosaldean 11 izan ziren positiboak: Tolosan 4, Iruran 3 eta Ibarra eta Amasa-Villabonan bina. Ostiralean 6.468 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 756 positiboak izan ziren (%11,7). Tolosaldean 16 izan ziren positiboak: Tolosan 6, Amasa-Villabonan 3, Lizartzan eta Zizurkilen bina, eta bana Baliarrain, Elduain eta Leaburu-Txaraman.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore gorrian dago (997) eta Tolosa kolore laranjan (392). Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (596), Ibarrakoa (574) eta Villabonakoa (789) kolore gorrian daude, eta Tolosakoa (375) kolore laranjan. Tolosaldeko ESIa (510) kolore gorrian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 34 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 281 pertsona daude ospitaletan, eta COVIDa duten 72 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!