Ane Sanchez, Maider Zumeta eta Xubane Uribarrenak Euskotren Liga irabazi dute Donostia Arraun Lagunak taldearekin

Tolosaldeko Ataria 2021ko abu. 15a, 19:20
Donostia Arraun Lagunak taldekoak Euskotren Liga ospatzzen.

Ane Sanchez anoetarrak, Maider Zumeta ibartarrak eta Lizartzan bizi den Xubane Uribarrenak lehenengo aldiz lortu dute liga irabaztea, azken unera arte Oriorekin lehiatuz. Azken talde honetako parte da Ohiane Iraola tolosarra.

Donostia Arraun Lagunakek bere historiako lehen Euskotren Ligako garaikurra eskuratu du, sailkapen nagusian Oriorekin 39 puntura berdinduta. Donostiarrek sei garaipen erdietsi dituzte, eta oriotarrek bost, honenbestez, berdinketa Gipuzkoako hiriburuko taldearentzat da. Zarauzko XIII. Banderaren bigarren jardunaldiari dagokionez, Orio Orialki-k lehen jardunaldiko garaipena errepikatu du eta Zarauzko uretan bandera lortuz amaitu du denboraldia.

Hondarribia Bertako Igogailuak hirugarren izan da gaur, baina laugarren postuan amaitu du denboraldia 18 punturekin eta igoera fasean lehiatu beharko du datorren denboraldian Euskotren Ligan aritzeko sailkapenaren bila. Azkenik, Donostiarra Lacturale gaur laugarren postuan sailkatu arren, sailkapen nagusian hirugarren izan da 24 punturekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!