Beste garaipen bat lortu du Tolosaldeak

Ataria 2021eko abuztuaren 14a

Ondarroan eskuratu zuten azken garaipena, abuztuaren 8an.

Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen I. ikurrina ospatu da eguerdian, eta Tolosaldeak lortu du denborarik hoberena, zortzigarren garaipena erdietsiz.

ETE ligako 12. jardunaldia jokatu da gaur Zarautzen, eta Tolosaldea fin aritu da beste behin, beste garaipen bat eskuratu baitu, zortzigarrena. Sailkapen orokorrean lehen postuan jarraitzen du, Deusto eta Hibaikaren aurretik.

Hain justu, Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen I. ikurrina izan da jokoan, eta Tolosaldeko arraunlariek 10:59ko denborarekin lehen postuan amaitu dute. Bigarren postuan sailkatu da Hibaika 11:08ko denbora eginez. Hirugarren Deusto izan zen 11:16rekin; laugarren, Zumaia, 11:27rekin; bosgarren Ondarroa 11:28rekin eta seigarren San Juan 11:36ko denbora eginez.

Tolosaldea hiru jardunaldiren faltan, geroz eta gertuago du ETE ligako txapeldun postua. Datozen jardunaldia bihar izango dute Castro Urdialesen, eta beste biak abuztuaren 22an eta 28an izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!