Koronabirusa

13 positibo berri

Ataria 2021eko abuztuaren 13a

Tolosan 5, Asteasun, Ibarran eta Amasa-Villabonan 2na, eta Albizturren eta Anoetan positibo bana atzeman dituzte azken egunean.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 7.369 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 891 (%12,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 220 atzeman zituzten, tartean, 13 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (980) eta Tolosak (427) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 699ko tasa du, Ibarrakoak 573koa, Tolosakoak 403koa eta Villabonakoak 782koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 560ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 281 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 62 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!