Koronabirusa

17 positibo azken egunean

Ataria 2021eko abuztuaren 12a

Alkizan eta Tolosan 3na, Orendainen, Orexan eta Amasa-Villabonan 2na eta Alegian, Anoetan, Asteasun, Hernialden eta Ibarran positibo bana zenbatu dituzte.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 7.426 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 927 (%12,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 250 atzeman zituzten, tartean, 17 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (1.081) eta Tolosak (469) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 774ko tasa du, Ibarrakoak 586koa, Tolosakoak 441ekoa eta Villabonakoak 814koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 617ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 59 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 269 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 64 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!