Kulturari lotuta dator asteburu hau ere

Tolosaldeko Ataria 2021ko abu. 11a, 19:59
2018ko Adunako jaietako axeri dantzako irudia.

Ostiraletik igandera, besteak beste, Zizurkilen, Adunan eta Gaztelun, kultur ekimenak egingo dituzte herritarrentzat.

Hona hemen, ostiraletik igandera bitartean eskualdean izango den kultur egitaraua:

Abuztuak 13, ostirala

  • Zizurkilen, 16:00etatik 19:00etara puzgarriak Pedro Mari Otaño plazan, eta 19:00etan, Frontona antzezlana, Intxaur pilotalekuan.
  • Gaztelun, 22:00etan, haurrentzat udako zinema: Calamity pelikula.
  • Adunan, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara, puzgarriak haurrentzat. 17:00etatik 18:00etara apar festa. 22:30ean, Nekatutak bakarrizketa, Antton Telleriaren eskutik.

Abuztuak 14, larunbata

  • Zizurkilen, 09:30ean hasita, Konkis Txiki, 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat erronka eta proba dibertigarriak herrigunean zehar. 11:00etan, 6 urtetik beherakoentzat jolasak Pedro Mari Otaño plazan. 18:00etan, Mikra zirku emanaldia Pedro Mari Otaño plazan. 22:30ean, Julen Alonso eta Oinkariren eskutik Sutan Dantzan ikuskizuna Intxaur frontoian. Edukiera mugengatik, gonbidapenak beharko dira Sutan Dantzan ikuskizunerako; Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai.
  • Gaztelun, 10:30ean, kamisetak serigrafiatuko dituzte eta segidan, apar-festa haurrentzat. 13:00etan, omenaldia herriko pertsona esanguratsu bati, aurten, Norberta Lobregati. 18:00etan, txokolatada. 19:00etan, Distopia elektrotxaranga. 
  • Adunan, 19:30ean, frontoian, Alurr Dantza Taldea: Gattiu dantza ikuskizuna. 22:30ean, futbol aretoan, bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Gai jartzailea: Imanol Artola felix.

Abuztuak 15, igandea

  • Adunan, 09:00etan diana. 11:00etan, meza nagusia. 12:00etan, axeri-dantza [BERTAN BEHERA]. 22:30ean, futbol aretoan, AMAK laukotearen musika emanaldia. Dagoeneko amaituta daude AMAK taldearen kontzerturako gonbidapenak.
  • Gaztelun, 09:30ean, diana herriko txistulariekin. 10:00etan, mendi buelta Uliko bordara. 18:00etan, herriko bi taldeen arteko herri kirolak. 19:00etan, Eingo taldea. 
  • Zizurkilen, 11:00etan, haurren basoa ekimenaren eskutik, tailerrak eta jolasak. 12:00etan, herri kirol saioa: aizkoran, Jon Irazu-Txomin Amondarain / Unai Otaegi-Joseba Otaegi, eta harri jasotzen, Udane Ostolaza. 19:00etan, bertso jaialdia Intxaur frontoian. Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallus. Gai jartzen, Igotz Alkorta. Edukiera mugengatik, gonbidapenak beharko dira bertso jaialdirako; Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai.
Erlazionatuak

Ez da axeri dantzarik egingo Adunan

Tolosaldeko Ataria 2021 abu 13 Aduna

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!