Koronabirusa

13 positibo izan dira Tolosaldean

Ataria 2021eko abuztuaren 11

Tolosan lau, Alegian eta Anoetan hiruna, Amasa-Villabona bi eta Iruran positibo bat atzeman dute. 

Osasun Sailak emandako datuen arabera 8.361 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 965 (%11,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 193 atzeman zituzten, tartean, 14 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (1.149) eta Tolosak (530) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 774ko tasa du, Ibarrakoak 573koa, Tolosakoak 489koa eta Villabonakoak 857koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 617ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 282 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 67 pertsona ZIUn daude.

Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan positibo berri bat izan dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Bestalde, abuztuaren 2tik 8ra bitarte, COVID-19aren ondorioz 17 pertsona hil direla baieztatu du Osasun Sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!