Osasun Sailak emandako datuen arabera 7.571 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 687 (%9,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 193 atzeman zituzten, tartean, 18 Tolosaldean.
5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (1.183) eta Tolosak (577) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian; Alegiakoak 789ko tasa du, Ibarrakoak 637koa, Tolosakoak 533koa eta Villabonakoak 889koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 650eko tasarekin.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 279 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 69 pertsona ZIUn daude.
Adinekoen egoitzetan, berriz, Villabonako Santiago egoitzan positibo berri bat izan dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.