Nahia Garrido Mediterranean Cupean lehiatuko da

Ataria 2021eko abuztuaren 10a

Urriaren 15etik 17ra jokatu da txapelketa Serbian, eta bi probatan hartuko du parte Tolosaldea IKT-ko igerilari urretxuarrak.

Haurren Espainiako XLI. Txapelketa jokatu zen uztaila amaieran, Sabadellen (Herrialde Katalanak), eta Tolosaldea IKT-k 15. postuan bukatu zuen.

Tolosaldea Igeriketa Taldeko kide Nahia Garrido urretxuarrak puntukako errendimendu onena lortu zuen, emakumezkoen atalean lehen postua lortuz, 736 punturekin. 100 metroko bizkarreko proban, 1:03.76-ko denbora egin zuen, urrea ere lortuz (14 urte), eta 200 metroko bizkar estiloan ere lehen postua lortu zuen, 2:18.03-ko denborarekin.

Naia Sarasola ordiziarrak, berriz, zilarra lortu zuen tximeleta estiloko 100 metroko finalean (15 urte), 1:04.28ko denborarekin.

Nabarmentzekoa da, bestalde, Belgradon (Serbia) urriaren 15etik 17ra egingo den Mediterranean Cup txapelketarako deialdian dagoela Nahia Garrido. 200m bizkar (urriak 15) eta 100m bizkar (urriak 16) probak jokatuko ditu. Tolosaldea IKT-tik igerilaria zoriondu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!