Gaur itxiko da binakako txapelketaren laugarren jardunaldia

Ataria 2021eko abuztuaren 9a

Peñak eta Rezustak Elezkano eta Marizkurrenaren aurka jokatuko dute, Dimako frontoian, 22:00etan hasita.

Caixabank Masters binakako pilota txapelketaren laugarren jardunaldi gaur Dimako pilotalekuan jokatuko den partidarekin borobilduko da. Bertan Peña tolosarrak eta Rezustak osatutako bikoteak Elezkanok eta Marizkurrenak osatutakoaren aurka jokatuko du, 22:00etatik aurrera.

Hiru partida jokatuta hiru garaipen eskuratu dituzte Peñak eta Rezustak, eta 3 punturekin hirugarren postuan daude sailkapen orokorrean.

Laugarren jardunaldiko partida jokatuta, Urrutikoetxea eta Martija ere 3 punturekin daude lehen postuan. Etxeberria-Albisuren aurka jokatu zuten larunbatean, eta 12-8 bukatu zen norgehiagoka, Etxeberria lesionatu ostean.

Larunbatean Altuna-Aranguren eta Olaizola-Zabaletaren arteko partida ere izan zen. Amezketarrak eta Arangurenek osatutako bikoteak 22-7 galdu zuen, eta ondorioz, 3 punturekin jarraitzen dute, hirugarren postuan. 

Ostiralean, bestalde, Ezkurdia-Imaz eta Jaka-Tolosaren arteko partida izan zen. Lizartzarrak eta anoetarra osatutako bikoteak 22-13 galdu zuen. Lau partida jokatuta, puntu bakarrarekin zortzigarren postuan daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!