Garaipen bat gehiago

Ataria 2021eko abuztuaren 8a

Ondarroako Bandera eskuratu du Tolosaldeak, zazpigarren garaipena erdietsiz.

ETE ligako 11. jardunaldia jokatu zen atzo Ondarroan, eta Tolosaldeak beste garaipen bat eskuratu zuen, zazpigarrena.

Hain justu, XXXVII. Ondarroako Bandera - 100 urte Aurrera Sari Nagusia izan zen jokoan, eta Tolosaldeko arraunlariek 11:15eko denborarekin lehen postuan amaitu zuten. Bigarren postuan sailkatu zen Deusto 11:18ko denbora eginez. Hirugarren Hibaika izan zen 11:27rekin; laugarren, Ondarroa, 11:43rekin; bosgarren Delteco 11:51rekin eta seigarren San Juan 12:00eko denbora eginez.

Tolosaldeak 11 puntuak eskuratuta, eta lau jardunaldiren faltan, geroz eta gertuago du ETE ligako txapeldun postua. Horixe da, hain justu Tolosaldeko arraunlarien helburua, iazko lorpena errepikatu ahal izatea.

Hurrengo jardunaldia Zarautzen izango da, datorren larunbatean, Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen I. Bandera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!