Koronabirusa

36 positibo gehiago azken egunean

Ataria 2021eko abuztuaren 6a

Amasa-Villabonan 8, Tolosan 7, Anoetan 4, Asteasun, Ibarran eta Lizartzan 3na, Alegian, Leaburu-Txaraman eta Zizurkilen 2na eta Baliarrainen eta Iruran positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 8.276 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.048 (%12,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 327 atzeman zituzten, tartean, 36 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (1.030) eta Tolosak (628) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 1.087ko tasa du, Ibarrakoak 726koa, Tolosakoak 590ekoa eta Villabonakoak 870ekoa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 725eko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 54 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 259 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 66 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!