Koronabirusa

36 positibo berri

Ataria 2021eko abuztuaren 5a

Tolosan 14, Amasa-Villabonan eta Ibarran hiruna, Alegia, Belauntzan, Iruran, Leaburu-Txaraman eta Lizartzan bina, eta Anoetan, Asteasun, Berastegin, Ikaztegietan, Orexan eta Zizurkilen positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera 9.014 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.102 (%12,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 319 atzeman zituzten, tartean, 36 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (963) eta Tolosak (706) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 1131eko tasa du, Ibarrakoak 765ekoa, Tolosakoak 667koa eta Villabonakoak 857koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 765eko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 265 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 61 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!