Koronabirusa

27 positibo azken egunean

Ataria 2021ko abu. 4a, 13:15

Amasa-Villabonan 10, Tolosan 5, Zizurkilen 4, Alegian 2 eta Abaltzisketan, Adunan, Amezketan, Anoetan, Asteasun eta Leaburu-Txaraman positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera 9.429 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.086 (%11,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 321 atzeman zituzten, tartean, 27 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (929) eta Tolosak (690) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 1161ko tasa du, Ibarrakoak 675ekoa, Tolosakoak 662koa eta Villabonakoak 851koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 750eko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 72 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 266 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 61 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!