Eskualdeko hiru pilotari txapeldun, Zikuñaga Papelera txapelketan

Ataria 2021eko abuztuaren 4a

Aratz Irazustabarrena eta Iker Zubeldia, txapela jantzi berritan, larunbatean.

Intxurre taldeko Julen Oiarbidek nagusien bigarren mailakoan jantzi du txapela, eta talde bereko Aratz Irazustabarrena eta Iker Zubeldiak nagusien lehen mailako finala irabazi dute.

Larunbat arratsaldean jokatu ziren Zikuñaga Papelera txapelketako finalak Hernanin, eta eskualdeko hiru pilotarik jantzi zituzten txapelak: Intxurre taldeko Julen Oiarbide, Aratz Irazustabarrena eta Iker Zubeldiak. Uztailaren 1ean hasi zen Zi­kuñaga Papelera txapelketaren hirugarren edizioa, 22 klubeta­ko 104 esku pilotarirekin, eta uztaila amaitzearekin batera amaitu dute txapelketa bera ere.

Nagusien bigarren mailako finala jokatu zuen Oiarbide alegiarrak, Larraun taldeko Galartza bikote zuela. Oiarpeko Etxaberen eta Olaizen aurka 18-15 irabazi zuten. Eta nagusien lehen mailan, Irazustabarrena alegiarrak Zubeldia altzotarra izan zuen bikote eta 18-9 irabazi zuten Añorgako Urmenetaren eta Zazpi Iturriko Beñat Beloki bedaiotarraren aurka.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!