Lehen postuan jarraitzen du Tolosaldeak

Ataria 2021eko abuztuaren 1a

III Errenteria Hiria Emakumeen Traineru Elkarte bandera jokatu dute goizean, eta Tolosaldeko arraunlariak bigarren postuan geratu dira, Hibaikaren atzetik.

III Errenteria Hiria Emakumeen Traineru Elkarte banderan bigarren postua eskuratu du Tolosaldeak, 11:02ko denborarekin. Hibaika izan da irabazlea, 10:56ko denbora eginez. Hirugarren, Deustu sailkatu da, 11:05eko denborarekin eta laugarren Delteco 11:12ko denborarekin.
 
Gaurko bigarren postuarekin, Tolosaldeak lehen postuan jarraitzen du ETE ligan, 96 punturekin. Eskualdeko arraunlariek zazpi garaipen eskuratu dituzte. Bigarren postuan 88 punturekin gaur hirugarren egin duen Deustu dago, eta hirugarren postuan, 83 punturekin gaurko irabazlea izan den Hibaika.
 
Hurrengo jardunaldia larunbat eguerdian izango dute eskualdekoek, XXXVII. Ondarroako Bandera, hain zuzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!