Donostiako Klasikoa eskualdetik pasa da

Ataria 2021eko uztailaren 31

Bidania-Goiaztik, Tolosa zeharkatu eta Alkizara igo dira txirrindulariak; ondoren, Zizurkil eta Adunatik pasa eta Andoainera iritsi direnean utzi dute Tolosaldea; Goiaztik pasatzear zirela, hil berri den Iñaki Lopetegi argazkilaria omendu dute.

Urrakitik barrena, Bidania-Goiatzera iritsi da Donostiako Klasikoa. Handik, Tolosa zeharkatu eta Anoetatik barrena, Alkizara igo dira txirrindulariak. Asteasu aldera jaitsi dira eta Zizurkil gurutzatu ondoren, Adunatik pasa eta Andoainera iritsi dira. Kostarako bidea egin dute jarraian.

Donostia Klasikoak bere sare sozialetan zabaldu duenez, lasterketa Goiaztik pasatzear zela, hil berri den Iñaki Lopetegi argazkilari tolosarra omendu dute Goiatzen. Bere semeari lore sorta bat eskaini diote eta elkarrekin ikusi dituzte txirrindulariak lasterketan pasatzen. Lopetegi urte askoan Donostiako Klasikoan lanean aritutako zen, kamerari moduan, eta baita beste hainbat txirrindulari probetan ere.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!