Koronabirusa

33 positibo gehiago azken egunean

Ataria 2021eko uztailaren 30a

Tolosan 13, Amasa-Villabonan 8, Alegian, Altzon eta Lizartzan bina, eta Abaltzisketa, Amezketa, Anoeta, Gaztelu, Ibarra eta Iruran positibo bana zenbatu dituzte azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera 11.799 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.315 (%11,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 388 atzeman zituzten, tartean, 33 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (811) eta Tolosak (958) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 1072ko tasa du, Ibarrakoak 790ekoa, Tolosakoak 927koa eta Villabonakoak 864koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 836ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 55 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 243 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 62 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!