Koronabirusa

34 positibo gehiago

Ataria 2021eko uztailaren 29a

Tolosan 15, Amasa-Villabonan 6, Zizurkilen 3, Albizturren, Ibarran eta Iruran 2na eta Adunan, Anoetan, Asteasun eta Bidania-Goiatzen positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera 11.409 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.576 (%13,8) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 464 atzeman zituzten, tartean, 34 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (726) eta Tolosak (984) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 1.042ko tasa du, Ibarrakoak 816koa, Tolosakoak 951koa eta Villabonakoak 920koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 858ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 43 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 233 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 60 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!