Osasun sailak emandako datuen arabera 11.647 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.572 (%13,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 433 atzeman zituzten, tartean, 34 Tolosaldean.
5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (692) eta Tolosak (994) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian; Alegiakoak 1.072ko tasa du, Ibarrakoak 816koa, Tolosakoak 965ekoa eta Villabonakoak 933koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 873ko tasarekin.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 63 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 232 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 60 pertsona ZIUn daude. Bestalde, uztailaren 19tik 25ra bitarte, COVIDaren ondorioz, 10 pertsona hil direla esan du Osasun Sailak.