Erik Jaka eta Jokin Altuna omendu dituzte

Ataria 2021eko uztailaren 28a

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohorezko harrera egin die Buruz Buruko Txapelketaren azken bi edizioetako txapeldunei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohorezko ekitaldia egin zuen, atzo eguerdian, Donostiako Gipuzkoa Plazako eraikinean. Bertan, Erik Jaka lizartzarra eta Jokin Altuna amezketarra, Buruz Buruko Txapelketaren azken bi edizioetako irabazleak, omendu zituzten.

Markel Olano diputatu nagusiak eta Arkaitz Millan, kultura, lankidetza, gazteria, eta kirol diputatuak egin zieten harrera pilotariei. Lortutako azken txapelak ez ezik, orain arte erdietsi dituzten lorpenak nabarmendu zituen Olanok: "Pilotari belaunaldi oso indartsua dugu lurraldean eta, zalantzarik gabe, Erik eta Jokin koadroko izen handien artean daude dagoeneko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!