Koronabirusa

32 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko uztailaren 27a

Tolosan 10, Amasa-Villabonan 5, Alegian 4, Ibarran eta Zizurkilen 3na, Ikaztegietan 2 eta Belauntzan, Berastegin, Berrobin, Iruran eta Orendainen positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera 10.217 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.200 (%11,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 361 atzeman zituzten, tartean, 32 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (777) eta Tolosak (1.005) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 1.027ko tasa du, Ibarrakoak 752koa, Tolosakoak 910ekoa eta Villabonakoak 1.026koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 882ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 209 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 59 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!