Eskualdeko hiru arraunlari, Euskal Herriko txapeldun

Ataria 2021eko uztailaren 26a

Lekeition jokatu zen Euskal Herriko Traineru Txapelketa; Hondarribia eta Arraun Lagunak klubak izan ziren onenak.

Asteazkenean jokatu ziren gizonezkoen eta emakumezkoen Euskal Herriko Traineru Txapelketak, Lekeition. Gizonezkoetan, Hondarribia Arraun Elkartea izan zen azkarrena; emakumezkoetan, Arraun Lagunak. Eskualdeko hiru arraunlarik lortu zuten garaipena: Jon Lizarralde tolosarrak, Ane Sanchez anoetarrak eta Maider Zumeta ibartarrak. Tolosaldea trainerua seigarren sailkatu zen.

Euskal Herriko Txapelketan bere maila onena ematerik izan ez bazuen ere, Tolosaldea traineruak garaipena eskuratu zuen, igandean, Pedreñan jokatutako ETE Ligako proban. Ez zen estropada puntuagarria izan, baina 20 segundoko aldearekin irabazi zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!