Koronabirusa

74 positibo izan dira ostiraletik igandera Tolosaldean

Ataria 2021eko uztailaren 26a

Tolosan 25, Alegian 10, Asteasun 5, Amezketan, Anoetan, Ibarran eta Zizurkilen 4na, Adunan, Berrobin, Iruran eta Amasa-Villabonan 3na, Bidania-Goiatzen eta Altzon 2na eta Ikaztegietan eta Leaburu-txaraman positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 7.206 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 942 (%13,1) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 11 (Tolosan 4, Ibarran 2 eta Adunan, Amezketan, Berrobin, Ikaztegietan eta Zizurkilen bana) atzeman zituzten.

Larunbatean, 8.575 test egin ostean, 1.206 (%14,1) positibo izan ziren. Tolosaldean, 29 (Tolosan 8, Alegian 4, Zizurkilen 3, Amezketan, Anoetan, Asteasun, Bidania-Goiatzen eta Amasa-Villabonan 2na eta Adunan, Altzon, Berrobin eta Leaburu-Txaraman bana) izan ziren. Ostiralean, berriz, 11.888 test egin zituzten eta 1.638 (%13,8) izan ziren positiboak. Tolosaldearen kasuan, 34 (Tolosan 13, Alegian 6, Asteasun 3, Anoetan, Ibarran eta Iruran 2na eta Adunan, Altzon, Amezketan, Berrobin, Ikaztegietan eta Amasa-Villabonan bana) atzeman zituzten.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (760) eta Tolosa (979) kolore gorrian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (967), Ibarrakoa (663), Tolosakoa (946) eta Villabonakoa (1.033) kolore gorrian daude. Tolosaldeko ESIa (864) ere kolore gorrian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 227 pertsona daude ospitaletan, eta COVIDa duten 56 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!