Koronabirusa

29 positibo berri azken orduetan

Ataria 2021eko uztailaren 22a

Tolosan 11 kasu atzeman dituzte, Ikaztegietan 3, bina Abaltzisketa, Asteasu, Irura eta Zizurkilen, eta bana Aduna, Alegia, Belauntza, Berrobi, Ibarra, Lizartza eta Amasa-Villabonan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 13.120 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.801 (%13,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 482 atzeman zituzten, tartean, 29 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (1.081) eta Tolosa (1.015) kolore gorrian daude. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 685eko tasa du, Ibarrakoak 612koa, Tolosakoak 970ekoa eta Villabonakoak 1.183koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 842ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 29  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 48 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!