Koronabirusa

27 positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko uztailaren 21a

Tolosan 12, Zizurkilen 6, Amasa-Villabonan 5 eta Anoetan, Berrobin, Ibarran eta Iruran positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 12.754 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.583 (%12,4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 481 atzeman zituzten, tartean, 27 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (1.166) eta Tolosa (1.030) kolore gorrian daude. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 610eko tasa du, Ibarrakoak 637koa, Tolosakoak 975ekoa eta Villabonakoak 1.221ekoa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 839ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 49 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 189 pertsona daude ospitaleetan eta COVIDa duten 45 pertsona ZIUn daude. Bestalde, uztailaren 12tik 18ra bitartean COVIDaren ondorioz 4 pertsona hil direla adierazi du Osasun Sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!