Eskualdeko hamahiru kirolari Olinpiar Jokoen historian

Ataria 2021eko uztailaren 21a

Etzi emango zaie hasiera 2020ko Tokioko Joko Olinpikoei, baina ez da eskualdeko kirolaririk izango bertan; historian zehar, hamahiruk lortu dute balentria, eta hiruk, dominaren bat.

Heldu da azken hilabeteetako prestaketa fisikoaren helmuga zeharkatzeko momentua. Tokion (Japonia), koronabirusaren pandemia hedatzen hasi zen eremutik gertu, milaka kirolari lehiatuko dira, etzi hasi eta abuztuaren 8ra bitarte ospatuko diren 2020ko Olinpiar Jokoetan.

Tartean, Euskal Herriko 30 kirolari lehiatuko dira, baina ez da eskualdeko ordezkaririk izango. Leire Olaberria ikaztegietarra eta Xabier Fernandez ibartarra izan ziren azkenak, 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan. Denera, eskualdeko hamahiru kirolarik hartu izan dute parte, lau domina eskuratuz.

ESKUALDEKO KIROLARIAK

Paris 1924. Gabino Lizarza (Berastegi), pisu jaurtiketan (atletismoa); Felix Gastesi (Tolosa), esku pilotan; eta Akilino Sagarna, Benedikto Santamaria eta Jose Andres Garate Garate II (Amasa-Villabona), zesta puntan (dominarik gabeko kirol modalitateak, erakustaldikoak).

 

Amsterdam 1928. Ignacio Alkorta eta Jesus Izagirre (Tolosa), futbolean; Fernando Muñagorri (Asteasu), atletismoan.

Alkorta (goian, ezkerretik hasita hirugarrena) eta Izagirre (goian, eskuinetik hasita bigarrena) Realarekin.

Seul 1988. Ibon Urbieta (Tolosa), arraunean.

 

Bartzelona 1992. Urbieta, arraunean; Ainhoa Artolazabal (Tolosa), txirrindularitzan.


Atlanta 1996. Abraham Olano (Anoeta), txirrindularitzan (zilarrezko domina, erlojupeko lasterketan).


Sidney 2000. Olano, txirrindularitzan.

Atenas 2004. Xabier Fernandez (Ibarra), belan (urrezko domina).


Pekin 2008. Leire Olaberria (Ikaztegieta), txirrindularitzan (brontzezko domina); Fernandez, belan (zilarrezko domina).



Londres 2012. Olaberria, txirrindularitzan; Fernandez, belan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!