Koronabirusa

34 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko uztailaren 20a

Tolosan 17, Amasa-Villabonan 4, Ibarran eta Leaburu-Txaraman 3na, Zizurkilen 2 eta Adunan, Albizturren, Anoetan, Berrobin eta Iruran positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.944 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.314 (%11) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 440 atzeman zituzten, tartean, 34 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (1.132) eta Tolosa (1.061) kolore gorrian daude. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 610eko tasa du, Ibarrakoak 637koa, Tolosakoak 934koa eta Villabonakoak 1.183koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 821eko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 174 pertsona daude ospitaleetan eta COVIDa duten 44 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!