Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo dira segan azkarrenak

Ataria 2021eko uztailaren 19a

Argazkia: Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa

Gipuzkoako Azkartasunezko Sega Txapelketa jokatu zen, atzo, Zizurkilen, eta Alaitz Imaz hernialdetarra eta Julen Gabirondo izan ziren txapela jantzi zutenak.

Nekola baserriko lurretan aritu ziren segan, eta Alaitz Imazek 3 minutu eta 49 segundo behar izan zituen, eta atzetik gertu izan zuen Ainara Otamendi ibartarra. Honek, hiru minutu eta 55 segundotan bukatu zituen lanak. Atzetik, Ann Malou Henriksen sailkatu zen, eta bigarrenak baino minutu bat gehiago behar izan zuen. Jugatx Agirrek 06:51n eta Garazi Urkiolak 07:29an amaitu zituzten lanak.

Mutilen kasuan, Julen Gabirondok 4 minutu eta 54 segundo behar izan zituen txapela eskuratzeko. Jarraian, 5 minutu eta 41 segundoko denborarekin Suharri Irazustabarrena sailkatu zen, eta Mikel Lizartza tolosarrak 05:51n geratu zuen erlojua. Azken postuan sailkatu zen Jon Otegi eta 06:02 behar izan zituen bere zatia mozteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!