Koronabirusa

101 positibo ostiraletik igandera

Ataria 2021eko uztailaren 19a

Tolosan 48, Amasa-Villabonan 8, Asteasun 6, Berrobin eta Ibarran 5na, Alkizan 4, Altzon, Anoetan eta Zizurkilen 3na, Adunan, Berastegin eta Iruran 2na eta Alegian, Albizturren, Bidania-Goiatzen, Larraulen, Leaburu-Txaraman eta Lizartzan positibo bana atzeman dute. 

Osasun Sailak emandako datuen arabera,  7.927 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.010 (%12,4) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 39 (Tolosan 16, Amasa-Villabonan 6, Baliarrainen 4, Alkizan eta Asteasun 3na, Adunan eta Ibarran 2na eta Altzon, Lizartzan eta Zizurkilen bana) atzeman zituzten.

Larunbatean, 8.890 test egin ostean, 1.011 (%11,4) positibo izan ziren. Tolosaldean, 26 (Tolosan 12, Berrobin 5, Ibarran 2 eta Altzon, Anoetan, Asteasun, Berastegin, Iruran, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana) izan ziren. Ostiralean, berriz, 11.270 test egin zituzten eta 1.177 (%10,4) izan ziren positiboak. Tolosaldearen kasuan, 36 (Tolosan 20, Anoetan eta Asteasun bina eta Alegian, Albizturren, Alkizan, Altzon, Berastegin, Bidania-Goiatzen, Ibarran, Iruran, Larraulen, Leaburu-Txaraman, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana) atzeman zituzten.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (1.132) eta Tolosa (1.020) kolore gorrian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (655), Ibarrakoa (637), Tolosakoa (946) eta Villabonakoa (1.177) kolore gorrian daude. Tolosaldeko ESIa (804) ere kolore gorrian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 164 pertsona daude ospitaletan, eta COVIDa duten 42 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!