Koronabirusa

44 positibo berri

Ataria 2021eko uztailaren 16a

Tolosan 18 positibo atzeman dituzte, Iruran 5, hiruna Amasa-Villabona, Altzo, Asteasu eta Zizurkilen, eta bana Aduna, Alkiza, Anoeta, Berrobi, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Larraul eta Orexan. Tolosaldeko ESIa orokorrean eta eskualdeko osasun eremu guztiak gorrian daude. 

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.894 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.345 (%11,3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 482 atzeman zituzten, tartean, 44 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (1.014,03) eta Tolosa (912,37) kolore gorrian daude. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 491,44ko tasa du, Ibarrakoak 497,39koa, Tolosakoak 840,58koa eta Villabonakoak 1.052,04koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 687,91ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta COVIDa duten 31 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!