Material "aberatsa" duen lubakia identifikatu dute Sasetan

Ataria 2021eko uztailaren 15a

Material "aberatsa" duen lub 1 1626356837583
Material "aberatsa" duen lub 2 1626356838206
Material "aberatsa" duen lub 3 1626356838753
Material "aberatsa" duen lub 4 1626356839272
Material "aberatsa" duen lub 5 1626356839853
Material "aberatsa" duen lub 6 1626356840509
Material "aberatsa" duen lub 7 1626356841347
Material "aberatsa" duen lub 8 1626356842048
Material "aberatsa" duen lub 9 1626356842586
Material "aberatsa" duen lub 10 1626356843141
Material "aberatsa" duen lub 11 1626356843740
Material "aberatsa" duen lub 12 1626356844315
Material "aberatsa" duen lub 13 1626356845377
Material "aberatsa" duen lub 14 1626356845704

Estatu kolpea eman eta hilabetera defentsa antolatuta zegoela erakusten duen lubakian, munizioarekin batera bestelako materiala ere topatu du Aranzadik Zizurkilen, Azarolatxiki mendi muinoan.

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek indusketak egin dituzte, aurten ere, Saseta defentsa sisteman "36ko gerrako protagonistek bizi eta sufritu zutena ezagutarazteko helburuz". Adunako, Asteasuko eta Zizurkilgo zonalde horretan euskal milizianoek tropa frankistei aurre egitea lortu zuten, 1936ko abuztuaren 11n Tolosa haien eskuetan erori ondoren. Bertan izandako borrokak ehun biktima inguru eragin zituela dokumentatu ahal izan dute orain arte.

Aurten burutu duten kanpainarekin lubaki bat identifikatu dute Aranzadiko kideek Zizurkilen, Zarateko Bentatik gertu, Azarolatxiki mendi muinoan. Manex Arrastoa elkarteko arkeologoak adierazi duenez, estatu kolpea eman eta hilabetera, gerrarako frontea kokatu zela bertan erakusten du lubakiak, defentsa antolatuta zegoela, alegia. "Frontean leku aldaketa bat eman zela argi geratzen da, izan ere, hasiera batean frontea Belkoiandik Zaratera zegoen, baina hura Errepublikaren aurka matxinatutako tropek hartu zuten, beraz, Sasetak antolatutako defentsa sistema lekuz aldatu beharra izan zuten. Lubaki inprobisatua dela ikusten da, eta beste lubakiekin alderatuta ez da hain handia eta ez dago oso landua". Arrastoak gogoratu du, estatu kolpea uztailaren 18an eman zela, eta Nafarroatik tropak etorri zirela Gipuzkoara. "Hilabete batean sartu ziren Gipuzkoan eta herriak hartu zituzten. Lubaki hauek erakusten dute Belkoaindik Andazarretara doan defentsa sistema hilabete batean antolatu zutela".

Julien Blanco Aranzadiko arkeologoak, bere aldetik, nabarmendu du topatu duten materialagatik ere garrantzitsua dela lubakia: "700 material ditugu identifikatuta, eta denera 1.000 material baino gehiago dugu, oraindik identifikatzeko duguna kontuan hartuta. Lubakiaren azpian dagoenarekin 1.500era iritsiko garela espero dugu". Zazpi metro zabaldu dituzte, eta batik bat, munizioa da topatu dutena, gehiena, balak, eta baita berunezko bolak ere. "Tartean, lehen aldiz lubaki hauetan topatu dugun mortero zati bat ere badago". Gerrako materialarekin batera, latak, larru zatiak, botoiak, botilak edota egur zatiak ere jaso dituztela adierazi du Blancok. Eguraldiak ez duela lagundu aurtengo kanpainan esan du Aranzadiko kideak, baina, hala ere, "asko" ateratzea lortu dutela, eta "material aberatsa", gainera. "Aurkitu duguna kontuan hartuta, irudikatu dezakegu tiro ugari izan zirela".

Aranzadiko arkeologoekin batera, gazte boluntarioek ere hartu dute parte indusketetan, aurreko urteetan egin bezala, eta ekimena aurrera eramaten lagundu duten erakundeekin batera horiek egindako lana ere eskertu dute Aranzaditik.

Adunak, Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadik 2013. urtean eman zioten hasiera proiektuari Belkoain mendian. Asteasu eta Zizurkil hurrengo urtean batu ziren, eta 2018. urtean egin zuen Larraulek. Hain justu, aurtengo kanpainaren emaitzak jakitera emateko Aranzadik egin duen agerraldian erakundeetako ordezkariak ere izan dira. Iker Urruzola Zizurkilgo alkateak esan du "ohorea" dela Aranzadiren egitasmoari lagunduz memoria historikoa berreskuratzea. "Gure aitona-amonek kontatu ziguten zer gertatu zen hemen eta gure oinordekoei utzi nahi diegun legatu txiki hori Aranzadiren bitartez lortzen ari gara".

Ion Gambra Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendariak, bere aldetik, Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkil bezalako herri txikiek lanketa hau urtez urte babestea garrantzitsua dela esan du, eta gazte boluntarioen parte hartzea nabarmendu du, "memoria historiakoren lanketara gazteria gerturatzea ezinbestekoa baita".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!