Koronabirusa

41 positibo azken egunean eskualdean

Ataria 2021eko uztailaren 15a

Tolosan 17, Amasa-Villabonan 4, Asteasun, Iruran eta Zizurkilen 3na, Alegian, Altzon, Anoetan eta Ibarran 2na eta Baliarrainen, Larraulen eta Orendainen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.449 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.217 (%10,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 502 atzeman zituzten, tartean, 41 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (963) eta Tolosa (850) kolore gorrian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (446), Ibarrakoa (433), Tolosakoa (782) eta Villabonakoa (933) kolore gorrian daude, baita Tolosaldeko ESIa (624) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 98 pertsona daude ospitaleetan, atzo baino bat gutxiago, eta COVIDa duten 28 pertsona ZIUn daude, atzo baino bi gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!