Koronabirusa

41 positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko uztailaren 14a

Tolosan 15, Amasa-Villabonan 9, Zizurkilen 5, Iruran 4, Alkizan eta Asteasun 2 eta Adunan, Altzon, Anoetan eta Ikaztegietan positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.651 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 989 (%8,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 398 atzeman zituzten, tartean, 41 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (895) eta Tolosa (793) kolore gorrian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (387) eta Ibarrakoa (408) kolore laranjan daude, eta Tolosakoa (730) eta Villabonakoa (839) gorrian. Tolosaldeko ESIa (565) laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 99 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 26 pertsona ZIUn daude. Bestalde, uztailaren 5tik 11ra ez dela COVID-19aren ondorioz pertsonarik hil esan du Osasun Sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!