Koronabirusa

19 positibo izan dira Tolosaldean azken egunean

Ataria 2021eko uztailaren 13a

Tolosan 5, Amasa-Villabonan 4, Zizurkilen 3, Ikaztegietan 2 eta Adunan, Alkizan, Altzon, Larraulen eta Orendainen positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.498 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 788 (%8,3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 251 atzeman zituzten, tartean, 19 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (743) eta Tolosa (716) kolore gorrian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (357) eta Ibarrakoa (395) kolore laranjan daude, eta Tolosakoa (662) eta Villabonakoa (688) gorrian. Tolosaldeko ESIa (499) laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 87 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 23 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!