Osasun Sailak emandako datuen arabera, 6.923 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 672 (%9,7) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 39 (Amasa-Villabonan 11, Zizurkilen 7, Tolosan 6, Alkizan eta Ibarran 3na, Adunan eta Asteasun 2na eta Amezketan, Anoetan, Ikaztegietan, Iruran eta Larraulen bana) atzeman zituzten.
Larunbatean, 7.112 test egin ostean, 669 (%9,4) positibo izan ziren. Tolosaldean, 33 (Tolosan 17, Amasa-Villabonan 4, Adunan, Alegian, Altzon, Amezketan, Asteasun, Berrobin, Ibarran, Ikaztegietan, Larraulen, Leaburu-Txaraman, Orendainen eta Orexan bana) izan ziren. Ostiralean, berriz, 9.384 test egin zituzten eta 737 (%7,9) izan ziren positiboak. Tolosaldearen kasuan, 27 (Tolosan 12, Amasa-Villabonan eta Asteasun 4, Ibarran 3, Zizurkilen 2 eta Altzon eta Bidania-Goiatzen bana) atzeman zituzten.
5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (692) eta Tolosa (701) kolore gorrian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (297) kolore horian dago, eta Ibarrakoa (459), Tolosakoa (648) eta Villabonakoa (626) gorrian daude. Tolosaldeko ESIa (472) ere kolore gorrian dago.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 23 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 82 pertsona daude ospitaletan, eta COVIDa duten 28 pertsona ZIUn daude.