Koronabirusa

41 positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko uztailaren 9a

Tolosan 19, Amasa-Villabonan 7, Asteasun 6, Zizurkilen 3, Anoetan 2 eta Berastegin, Gaztelun, Ibarran eta Larraulen positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.190 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 703 (%7,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 257 atzeman zituzten, tartean, 41 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosa (520) kolore gorrian dago eta Amasa-Villabona (388) kolore laranjara igaro da. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (178) kolore gorian dago, Ibarrakoa (318) eta Villabonakoa (356) kolore laranjan eta Tolosakoa (485) gorrian. Tolosaldeko ESIa (323) laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 65 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 28 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!